lunes, 16 de enero de 2012

Lehen asteko gogoeta:

-          1º eguna: dena berria da, klaseko aurkezpena “bigarren andereñoa” ni naiz gelako gauzarik bitxiena, denak ditut nire adi.  Kostatzen zaie nire galderak erantzutea, oraindik ez dute konfiantzarik nigan.  Oso txintxoak dirudite (hain erresa ezin da izan irakaslearen lana…)
-          Hurrengo egunak:  ez dira hain “onak”.  Egunak dituzte, batzuk onak, batzuk bihurriak, batzuk negartiak…  Denek ez dute maila berbera ez hizkeran ez idazkeran ez eta euskararen ulermenean. 
-          Gauza bitxiak ikusten dira: Neskatxo batek dena eduki behar du ordenean, bere gauzak, aulki guztiak ondo jarrita, dena batuta…  Gelako adinez nagusiena (urtarrilean jaioa), benetan umetxoena da, ez daki ondo hitz egiten, arreta guztia eskatzen du, ez du besteekin jolastu nahi gure atzean baitago beti. 
-          Denak dute zerbait “berezi”, bihurrienak ere, zerbait beraien irakasle izateko gogoak ematen didana.
-          Pasadan ostiralean irakaslea joan behar izan zen ordu erdi baten eta bakarrik geratu nintzen (beste irakasle bat etorri ahal izan zuen arte), eta Haur Hezkuntza ikasten ondo egiten nagoen pentsatu nuen, benetan zoratzekoa izan zen… denak zarataka, kasu egin barik…  Ezkerrak askenean lasaitu zirela, eta neguko horma irudiarekin beraien arreta erakarri nuela.  Momentu horretatik aurrera andereñoaren lanari garrantzi handiagoa ematen ari naiz.  Eta hori, kurtso erdia eginda dagoela, nork ikusi irailean hasi zirenean???
-          Egunero galderak sortzen zaizkit eta irakaslearekin hitz egiten dut, baina galdera gehiegi egiten dizkiot… edo gehiegi jakin nahi dut…
-          Astero daukate batzar bat, eta beraietara joateko prest nagoela adierazi dut baina badirudi praticumeko ikasleak ezin zirela joan erabaki zuten.  Badirudi herriko askok bertan egiten dute practicumna eta gero kalean botatzen dute batzarretan esaten dena, eta askotan irten behar ez zen informazioa.
-          Ikasketa-buruarekin hitz egin dut, ea oraingo astean goiz baten berarekin egon ahal naizen, informazio orokorra emango dit.
-          Zuzendariak eta ikasketa-buruak zelan nagoen galdetu didate eta oso pozik nagoela esan diet, eta edozertan laguntzeko prest nagoela ere.  Eta klasean baino zerbait gehiagotan lagundu ahal izango dut, inauterietako kalejiran laguntzeko eskatu didate.   Ondo etorriko zait beste adinekoekin  egoteko eta baita eskola zelan funtzionatzen duen ikusteko.
-          Ez noalez batzarretara, zail egiten zait programa bat aurrean ez edukitzean, zelan dakiten zer egin astean zehar.  Ikusi dut zelan horri baten dute: hilabeteko helburuak… eta horiek lantzeko joko, abesti proposamenak.  Agian nire lanagatik da, ohituta nago  zer egin behar dudan argi edukitzea, astero errepikatu behar badut, noiz egin behar duten….   Izan daiteke pila bat urte daramatzatelako gauza berdinak egiten?  Agian niri gustatuko litzaidake urtean zeharreko eguteki bat aurrean izatea, zer lantzen den eta ze joko, kontu edo abestia indikatuz.  Galdetu behar diot irakasleari berak karpetarik duen hori eramateko.
-          Noiz aldatzen dituzte, ipuin, fitxak, argazkiak? 
-          Zelan ebaluatzen ditu umeak? 3 urterekin ezberdintasun handiak dituzte beraien artean.
-          Metodoak, lortu behar zena lortu bada urtean zehar proposatutako materialarekin ebaluatzen dute? 
-          Adin bereko 5 gela dira, badakit aldaketak edo “desdobleak” daudela, baina andereño finkoak aldaketak egiten dituzte beste umeak zelan doazen ikusteko.  Desdobleko andereñoari galdetu eta hobeto lantzeko gauzak egiten da.  Horrela andereñoak klase erdiarekin askoz ere hobeto lantzen ditu gaiak.
-          Gure gelan txokoetan lan egiten da, horrela andereñoa, idazkera praktikatzeko banakako arreta hobeagoa ematen die. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario