Azken astea
Aste honetan ume asko dago gaizorik. Bat hasi zen baina denak erortzen hasi dira. Gripea dute denak.
Irakaslea ere gaixotu da eta ostegunean desdoblearen arduraduna etorri da beraren ordez. Bihar etorriko da ordezkakoa.
Umeak Itxiarren falta somatzen dute berehala. Klasera etorri bezain laster beragatik galdetzen dute eta egunean zehar etorriko den jakin nahi dute.
Gauza berezi bezala, gaur elurra egin du eta atsedenaldian denak nahiz eta ezetz esan, karraderan joan dira elur maluta bat ahoan sartzeko serura begira daudelarik.
Neskatxo batek bi egun daramatza ipurdian mina duela esanez. Apuntatzen da amari esateko.
Inauteriak direla eta, berri txar bat heldu zaigu. San Ferminez joango garela adostu da gurasoei bota zaie asteartean gutuna, zuriz etorri behar direla jakin arazteko eta gerriko gorria eskolak erosi ahal dituela adierazi zaie balio duen dirua umeak ekarri behar duela lehen bai lehen esanez.
Ama batek, zuzendariari gutuna bota dio, ez dagoela adoz esanez. Animalien tratamendua dela eta jai horietan...
Zaila da denen gustora egitea gauzak...
Hau da practicum Iaren amaiera. Oso pozik nago... batez ere practicum IIa segidan egiten dutelako, eskola berean eta gela berean... datorren astean gehiago kontatuko dizuet...
Hirugarren asteko gogoetak
Denen izenak dakit (lehen astean guztien izenak jakitea ezinezkoa izango zela pentsatzen nuen), eta asko zerbait “txarra” gertatzen zaienean nire bila datoz ere (erori, norbaitek jo…). Beraien konfiantza lortzen ari naizela uste dut.
Oso pozik pasa dut astea, samako mina ez dut kentzen (denbora osoan hitz egiten) eta nik uste baino nekatuagoa amaitzen dut. Irakaslea denetan laguntzen saiatzen naiz, irakasle bakar batentzako 21 ume lan gehiegi da (gauzak ondo egiteko eta ume guztiei behar duten arreta prestatzeko). Ni oso lagungarria naizela esaten dit egunero, eta horrek energiaz betetzen dit.
Ikasketa buruarekin egon naiz arratsalde baten, eskolako informazio orokorraren eske, eta nire jarrera ikusi duenean (eskolan zelan lan egiten den, egitura zein den jakin nahi dutela, eta ordenagailuko programa asko oso ondo erabiltzen ditudala esan diot ere, zerbait gehiagotan lagundu ahal badiet esanez) inauterietan laguntzeko eskatu dit. Nik pozez hartu dut eskaintza eta egun horren argazkilaria izendatu dit (kalejira egiten da, eta eskola barruan dantzak). Eskolarako egun garrantzitsua da, eta zelan ospatzen den ikusteko aukera emango dit, ez bakarrik gelakoa.
Badirudi umeen portaera bereziak bereizten hasi naizela, ikusten dutelako egun “arraroa” badute eta Itxiarrekin baieztatzen dut.
Ume bat, ni bilatzen dabil egun osoan eta hurbiltzen den bakoitzeko nire hankari lotuta geratzen da, beti nirekin egon nahi du, zaila egiten zait ezetz esaten. Baina berarentzat hobea da ikasgelako lagunekin egon eta jolastea. Irakasleak esan didanez denborarekin ikasiko dut, gogorrago izaten hori egiten ikasten baita.
Oso pozik amaitu dut astea.
Eskola, lantegi pribatu baten antzeko egitura du eta dituzten arazoak, jabeak kasu honetan gobernua delarik.
Bigarren asteko gogoetak:
Lehen astearen zehar, andereñoaren lana nahiko erreza zela uste nuen eta umeak primerakoak zirela, oso formalak... Egunak pasa zirenean, bigarren astean, eta umeen egun onak eta txarrak ikusi ondoren, benetan ni kapaza izango naizen beldurra sartu zitzaidan.
Bigarren astea amaitu ondoren, ikasketa hauek aukeratzen benetan ondo egin dutela, uste dut, asko gustatzen zait, baina nire hasierako ideia asko aldatu da: Haur Hezkuntzako maisu maistra batek ardura handia dut, ez bakarrik fisikoki min hartu dezaketelako txikiak, edozein “arazo” badaukate ikaste prozesuan berehala detektatzea oso garrantzitsua delako konponbidea bilatzeko. Kontutan eduki behar da klasean dauden ume guztien beharrak batzuk besteak baino arreta gehiago behar dutelako, eta hau ondo ez eramateak etorkizuneko porrotak ekar ditzake (ez duelako mailan behar duen mailarekin amaitzen). Honetaz gain ere gurasoak tratatzea ez dut gauza erreza ikusten, gaur egun eskolaren lana umeak hesitzea dela uste dutelako, eta hori ez da horrela. Lana etxetik hasi behar da eta eskola lan hori amaitzeko edo bideratzeko laguntzen du.
Lehen asteko gogoetak
- 1º eguna: dena berria da, klaseko aurkezpena “bigarren andereñoa” ni naiz gelako gauzarik bitxiena, denak ditut nire adi. Kostatzen zaie nire galderak erantzutea, oraindik ez dute konfiantzarik nigan. Oso txintxoak dirudite (hain erresa ezin da izan irakaslearen lana…)
- Hurrengo egunak: ez dira hain “onak”. Egunak dituzte, batzuk onak, batzuk bihurriak, batzuk negartiak… Denek ez dute maila berbera ez hizkeran ez idazkeran ez eta euskararen ulermenean.
- Gauza bitxiak ikusten dira: Neskatxo batek dena eduki behar du ordenean, bere gauzak, aulki guztiak ondo jarrita, dena batuta… Gelako adinez nagusiena (urtarrilean jaioa), benetan umetxoena da, ez daki ondo hitz egiten, arreta guztia eskatzen du, ez du besteekin jolastu nahi gure atzean baitago beti.
- Denak dute zerbait “berezi”, bihurrienak ere, zerbait beraien irakasle izateko gogoak ematen didana.
- Pasadan ostiralean irakaslea joan behar izan zen ordu erdi baten eta bakarrik geratu nintzen (beste irakasle bat etorri ahal izan zuen arte), eta Haur Hezkuntza ikasten ondo egiten nagoen pentsatu nuen, benetan zoratzekoa izan zen… denak zarataka, kasu egin barik… Ezkerrak askenean lasaitu zirela, eta neguko horma irudiarekin beraien arreta erakarri nuela. Momentu horretatik aurrera andereñoaren lanari garrantzi handiagoa ematen ari naiz. Eta hori, kurtso erdia eginda dagoela, nork ikusi irailean hasi zirenean???
- Egunero galderak sortzen zaizkit eta irakaslearekin hitz egiten dut, baina galdera gehiegi egiten dizkiot… edo gehiegi jakin nahi dut…
- Astero daukate batzar bat, eta beraietara joateko prest nagoela adierazi dut baina badirudi praticumeko ikasleak ezin zirela joan erabaki zuten. Badirudi herriko askok bertan egiten dute practicumna eta gero kalean botatzen dute batzarretan esaten dena, eta askotan irten behar ez zen informazioa.
- Ikasketa-buruarekin hitz egin dut, ea oraingo astean goiz baten berarekin egon ahal naizen, informazio orokorra emango dit.
- Zuzendariak eta ikasketa-buruak zelan nagoen galdetu didate eta oso pozik nagoela esan diet, eta edozertan laguntzeko prest nagoela ere. Eta klasean baino zerbait gehiagotan lagundu ahal izango dut, inauterietako kalejiran laguntzeko eskatu didate. Ondo etorriko zait beste adinekoekin egoteko eta baita eskola zelan funtzionatzen duen ikusteko.
- Ez noalez batzarretara, zail egiten zait programa bat aurrean ez edukitzean, zelan dakiten zer egin astean zehar. Ikusi dut zelan horri baten dute: hilabeteko helburuak… eta horiek lantzeko joko, abesti proposamenak. Agian nire lanagatik da, ohituta nago zer egin behar dudan argi edukitzea, astero errepikatu behar badut, noiz egin behar duten…. Izan daiteke pila bat urte daramatzatelako gauza berdinak egiten? Agian niri gustatuko litzaidake urtean zeharreko eguteki bat aurrean izatea, zer lantzen den eta ze joko, kontu edo abestia indikatuz. Galdetu behar diot irakasleari berak karpetarik duen hori eramateko.
- Noiz aldatzen dituzte, ipuin, fitxak, argazkiak?
- Zelan ebaluatzen ditu umeak? 3 urterekin ezberdintasun handiak dituzte beraien artean.
- Metodoak, lortu behar zena lortu bada urtean zehar proposatutako materialarekin ebaluatzen dute?
- Adin bereko 5 gela dira, badakit aldaketak edo “desdobleak” daudela, baina andereño finkoak aldaketak egiten dituzte beste umeak zelan doazen ikusteko. Desdobleko andereñoari galdetu eta hobeto lantzeko gauzak egiten da. Horrela andereñoak klase erdiarekin askoz ere hobeto lantzen ditu gaiak.
- Gure gelan txokoetan lan egiten da, horrela andereñoa, idazkera praktikatzeko banakako arreta hobeagoa ematen die.
Zer espero nuen joan aurretik
Hasi baino lehen, hogei bat ume arretaz egoteko zer egin behar zen jakin nahi nuen. Beraien ikaste prosezua ikusi eta aztertu, eta batez ere irakasle izaten ikasi.
Gelan hezkuntza premia bereziren bat egotea nahi nuen, bere integrazioa ikusteko (baina tamalez ez da egon bat ere...).
Azken finean ikasten jarraitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario