Lehen astearen zehar, andereñoaren lana nahiko erreza zela uste nuen eta umeak primerakoak zirela, oso formalak... Egunak pasa zirenean, bigarren astean, eta umeen egun onak eta txarrak ikusi ondoren, benetan ni kapaza izango naizen beldurra sartu zitzaidan.
Bigarren astea amaitu ondoren, ikasketa hauek aukeratzen benetan ondo egin dutela, uste dut, asko gustatzen zait, baina nire hasierako ideia asko aldatu da: Haur Hezkuntzako maisu maistra batek ardura handia dut, ez bakarrik fisikoki min hartu dezaketelako txikiak, edozein “arazo” badaukate ikaste prozesuan berehala detektatzea oso garrantzitsua delako konponbidea bilatzeko. Kontutan eduki behar da klasean dauden ume guztien beharrak batzuk besteak baino arreta gehiago behar dutelako, eta hau ondo ez eramateak etorkizuneko porrotak ekar ditzake (ez duelako mailan behar duen mailarekin amaitzen). Honetaz gain ere gurasoak tratatzea ez dut gauza erreza ikusten, gaur egun eskolaren lana umeak hesitzea dela uste dutelako, eta hori ez da horrela. Lana etxetik hasi behar da eta eskola lan hori amaitzeko edo bideratzeko laguntzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario