Denen izenak dakit (lehen astean guztien izenak jakitea ezinezkoa izango zela pentsatzen nuen), eta asko zerbait “txarra” gertatzen zaienean nire bila datoz ere (erori, norbaitek jo…). Beraien konfiantza lortzen ari naizela uste dut.
Oso pozik pasa dut astea, samako mina ez dut kentzen (denbora osoan hitz egiten) eta nik uste baino nekatuagoa amaitzen dut. Irakaslea denetan laguntzen saiatzen naiz, irakasle bakar batentzako 21 ume lan gehiegi da (gauzak ondo egiteko eta ume guztiei behar duten arreta prestatzeko). Ni oso lagungarria naizela esaten dit egunero, eta horrek energiaz betetzen dit.
Ikasketa buruarekin egon naiz arratsalde baten, eskolako informazio orokorraren eske, eta nire jarrera ikusi duenean (eskolan zelan lan egiten den, egitura zein den jakin nahi dutela, eta ordenagailuko programa asko oso ondo erabiltzen ditudala esan diot ere, zerbait gehiagotan lagundu ahal badiet esanez) inauterietan laguntzeko eskatu dit. Nik pozez hartu dut eskaintza eta egun horren argazkilaria izendatu dit (kalejira egiten da, eta eskola barruan dantzak). Eskolarako egun garrantzitsua da, eta zelan ospatzen den ikusteko aukera emango dit, ez bakarrik gelakoa.
Badirudi umeen portaera bereziak bereizten hasi naizela, ikusten dutelako egun “arraroa” badute eta Itxiarrekin baieztatzen dut.
Ume bat, ni bilatzen dabil egun osoan eta hurbiltzen den bakoitzeko nire hankari lotuta geratzen da, beti nirekin egon nahi du, zaila egiten zait ezetz esaten. Baina berarentzat hobea da ikasgelako lagunekin egon eta jolastea. Irakasleak esan didanez denborarekin ikasiko dut, gogorrago izaten hori egiten ikasten baita.
Oso pozik amaitu dut astea.
Eskola, lantegi pribatu baten antzeko egitura du eta dituzten arazoak, jabeak kasu honetan gobernua delarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario