Lau hilabeteak arin pasatu dira, nik uste baino arinago.
Ez dakit zelan deskribatu sentitzen nagoena. Alde batetik triste, txikiak eta irakaslea faltan botako ditut. Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta oraindik zenbat ikasi behar duten erakutsi dit.
Beste alde batetik, errealitatea, lanera bueltatu behar naiz. Triste baita, ez dut bueltatu nahi eta.
Beldur pixka bat ere dut, azken urtean gaude eta azken azterketak hilabete barru dira! Ondo egin beharko ditut benetan lana aldatu nahi badut.
Baina pozik, poz-pozik nago. Practicumak, ikasketak aukeratu nituenean zuzen nengoela erakutsi dit, irakaslea izan nahi dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario