Blog-a amaitzeko, ikasgai honetan izandako gogoetak zuekin partekatzea gustatuko litzaidake:
Hasi ginetik momentu honetararte, fase askotatik pasatu naiz. Hasieran ikasgaiaren titulua ikusirik oso erreza izango zela uste nuen. Hamabost urte pasa ditut ordenagailuaren aurrean eta programa pilo bat ezagutzen ditut, eta honi batuta irakasleak azterketarik ez zegoela esan zuenean… Pentsatu nuen: Hau ikasgai erreza!
Gero, lehenengo tutoretzara joan, eta hiru hilabetetan zer egin behar zen kontatu zidan Alaitzek. Hor pixka bat larritzen hasi nintzen, blog bat nik ireki? Ez nator hezkuntza mundutik, ez dakit gauza askorik besteekin konpartitzeko, asko ikasi behar dut oraindik eta txiki-txiki sentitzen hasi nintzen... Eta horrela jarraitu nuen hurrengo hiru astetan: Blogaren “crear”botoia sakatu barik, beldurturik.
Botoia sakatu nuen azkenean, eta zelako nahaste porraste lehen astean!! Gauzak aldatzen nituen jakin barik… youtuben eman nituen orduak blogeko gauzak nola sortzen ziren ikertzeko… Jainkoa, zenbat buelta eman nituen! (ez dut uste sartutako sarrerak egindako lana islatzen dutenik).
Beste ariketa oso interesgarria teknografia izan da. Honi beldur izugarria nion ere, baina benetan erreminta erreza! Gehiago erabiliko dudana ziur! Jarduera honetan, nire bizitzan zehar egindakoaren laburpena egiteaz gain, hogeita hamazortzi urte hauetan egindakoa gogoratu (batzuetan ez dutela askorik egin pentsatzen dut, eta ez da horrela, ez naiz geldirik egon!), eta beti nahi izan duten ametsa azkenean bete ahal izango dudanaz ohartu nintzen. Familiari erakutsi eta oso lan polita zela iruditu zitzaien, denak egindako bideoarekin hunkitu nituen.
Liburuaren lana nahiz eta beste ariketak bezain interesagarri ez iruditu, dokumentua konpartitzeko ikasi behar izan duten programa ISSUU oso baliagarria aurkitu dut (beste ikasgai batzuetan erabili izan dut).
Ikasgaian erabilitako metodologiari buruz, (hilero lan batzuk egin beharra) nahiz eta batzuetan amaitzeko larri ibili, azken azterketa bat egitea baino aberasgarriagoa dela iruditu zait. Beste hautazko ikasgai baten, metodologia berbera erabili dugu eta gainerako ikasgaietan baino askotaz gehiago ikasi dutela aitortu beharra daukat.
Eta amaitzako gauzarik nabariena, teknologia berriei buruz ez nekien ezer! Baina ikasgaiari esker, orain beldur gutxiago dut ikertzen jarraitzeko…
Leire