sábado, 4 de febrero de 2012

Azken astea:

Aste honetan ume asko dago gaizorik.   Bat hasi zen baina denak erortzen hasi dira.  Gripea dute denak.
Irakaslea ere gaixotu da eta ostegunean desdoblearen arduraduna etorri da  beraren  ordez.  Bihar etorriko da ordezkakoa.
Umeak Itxiarren falta somatzen dute berehala.  Klasera etorri bezain laster beragatik galdetzen dute eta egunean zehar etorriko den jakin nahi dute.
Gauza berezi bezala, gaur elurra egin du eta atsedenaldian denak nahiz eta ezetz esan, karraderan joan dira elur maluta bat ahoan sartzeko serura begira daudelarik.
Neskatxo batek bi egun daramatza ipurdian mina duela esanez.  Apuntatzen da amari esateko.  
Inauteriak direla eta, berri txar bat heldu zaigu.  San Ferminez joango garela adostu da gurasoei bota zaie asteartean gutuna, zuriz etorri behar direla jakin arazteko eta gerriko gorria eskolak erosi ahal dituela adierazi zaie balio duen dirua umeak ekarri behar duela lehen bai lehen esanez.
Ama batek, zuzendariari gutuna bota dio, ez dagoela adoz esanez.  Animalien tratamendua dela eta jai horietan...
Zaila da denen gustora egitea gauzak...
Hau da practicum Iaren amaiera.  Oso pozik nago... batez ere practicum IIa segidan egiten dutelako, eskola berean eta gela berean... datorren astean gehiago kontatuko dizuet...